argia.eus
INPRIMATU
Itsasuko gaztetxean egingo da Haizea Dator ekimeneko hurrengo bertso saioa urtarrilaren 10ean
  • Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko Bertsularien Lagunak elkarteak martxan duen ekimena da Haizea Dator. Bertso eskola bakoitzak bere herrian saio bat antolatzeko ardura du. Urrian egin zuten lehenengo saioa Muskildin, eta maiatzara arte hilean saio bat egingo dute.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2020ko urtarrilaren 09a
Abenduaren 6an Hendarian egin zen Haizea Dator ekimeneko saioan Aitor Servier kantuan. Argazkia: bertsozale.eus.

Muskildin, Senperen eta Hendaian egindako saioen balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, bai bildu den jende kopuruz, bai bertsolariek osatu duten saioaz, eta baita bertso-eskolek hartutako antolaketa arduraz ere.

Hauek dira ekimenaren hurrengo hitzorduak:

-Urtarrilak 10, Itsasu (Goxoki gaztetxean)

-Otsailak 6, Baiona (Kalostrape ostatuan)

-Martxoak 13, Azkaine (Xoko Ona ostatuan)

-Apirilak 3, Urruña (Berttoli elkartean)

-Maiatzak 15, Baigorri (Basaizea elkartean)