argia.eus
INPRIMATU
“Itsasoak dakarkiguna”: errefuxiatuen aldeko performance ikusgarria Getxon
  • Mundu osoan ezaguna egin zen Aylan Kurdi haur errefuxiatu hilaren argazkia gogora ekartzen duen performancea egin du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Getxoko Ereaga hondartzan.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 12a

Dozenaka pertsona ur ertzean etzan dira, jantzita, hilda baleude bezala, eguzkia hartzen ari ziren herritarren begirada harrituen aurrean.

Zurrumurrurik Ez sarearen laguntza ere izan duen ekintza honek gogoeta bultzatu nahi du errefuxiatuek eta migranteek bizi dituzten egoeren inguruan. Era berean, egoera horiek eragiten dituzten politikak salatu dituzte.

Ekintzaren ondoren irakurritako testuan, arreta berezia eskaini diote emakume errefuxiatuek jasaten duten "indarkeria bikoitzari". Bizia arriskuan jartzeaz gain, bidean jasaten duten indarkeria matxista nabarmendu dute.