argia.eus
INPRIMATU
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko
  • Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.

El Salto @ElSaltoDiario 2025eko martxoaren 27a
Krimeako Kerch zubia Rosavtodor

Mosku eta Washington akordiora iritsi dira Itsaso Beltzeko erasoaldiak eta energia azpiegituren aurka bi herrialdeen erasoak geldiarazteko. Riaden(Saudi Arabia) elkartu diren Donald Trumpen eta Vladimir Putinen gobernuen ordezkariek adostu dute, eta 2022ko otsailaren 24tik aurrera hasitako gatazka eteteko lehen urratsa da.

Akordioa itsas su-etena da, nabigazio askea ziurtatuko duena eta "indarraren erabilera eta Itsaso Beltzean helburu militarrerako ontzi komertzialak baliatzea saihestuko duena". Halaber, bi herrialdeen arteko "bake iraunkorra eta egonkorra" lortzeko bultzada bati ateak irekitzen dizkio.

Etxe Zuriak bi komunikaturen bidez jakinarazi du akordioa, bat Errusiari buruzkoa eta bestea Ukrainari buruzkoa. Lehenengoan, AEBek Itsaso Beltzean erasoaldiak eteteko konpromisoa hartu dute, Errusiaren sarbidea errazteko "nekazaritzako esportazioen eta ongarrien munduko merkatura, itsas aseguruen kostuak murriztuko ditu eta portuetarako sarbidea eta transakzio horietarako ordainketa-sistemak hobetuko ditu".

Bidenen administrazioak hartu zuen bidearen zati bat desegiteko Trumpen asmoari erantzuten dio akordioak, eta, bistan denez, Trumpek eta Vance presidenteordeak Ukrainako presidentearekin martxoaren 1ean egindako bilera tirabiratsuan ezarritako eskakizunek ezaugarritzen dute.

Ukrainari buruz Etxe Zuriak igorri duen oharrean, Ukrainako Gobernuarekin hitz egin ostean, AEBek konpromisoa hartu dute "gerrako presoen trukea, atxilotu zibilen askapena eta indarrez eramandako haur ukrainarren itzulera lortzeko".