argia.eus
INPRIMATU
Itsasadarra berrantolatzeko proiektua gelditzea eskatu du giza kate batek Plentzian
  • SOS Itsasadarra herri-plataformak zabaldutakoaren arabera, 1.400 pertsona inguruk osatu zuten atzoko giza-katea, "Berrantolaketa bai, baina horrela ez!" lemapean.

Hiruka .eus 2019ko azaroaren 25
Argazkia: @desdemirebotica

Plentziako itsasadarrean pantalan berriak jarri, portua berrantolatu eta, bertan, erregai-hornigailu bat eraikitzeko proiektua gelditzea eskatzeko giza-kate erraldoi bat osatu zuten atzo, domekan, SOS Itsasadarra plataformak deituta. Plentziako (Bizkaia) Itsasadarrean pantalanak zabaltzeko eta erregai-hornigailu bat eraikitzeko proiektua gelditzea eskatu du giza kate batek igande honetan. Protesta SOS Itsasadarra plataformak antolatu du. Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzak eta Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeak bultzatu dute egitasmoa.

SOS Itsasadarra plataformaren ustetan, "XXI. mendekoa baino XX. mendeko egitasmo bat ematen du". Era berean, salatu dutenez, proiektuak, "kalte ekologiko, sozial, turistiko eta ekonomikoa kontuan hartu gabe".

SOS Itsasadarra herri-plataformak zabaldutakoaren arabera, 1.400 pertsona inguruk osatu zuten atzoko giza-katea, "Berrantolaketa bai, baina horrela ez!" lemapean.

Plentziako itsasadarrean pantalan berriak jarri, portua berrantolatu eta, bertan, erregai-hornigailu bat eraikitzeko proiektua gelditzea eskatzeko giza-kate erraldoi bat osatu zuten atzo, domekan, SOS Itsasadarra plataformak deituta. Plentziako (Bizkaia) Itsasadarrean pantalanak zabaltzeko eta erregai-hornigailu bat eraikitzeko proiektua gelditzea eskatu du giza kate batek igande honetan. Protesta SOS Itsasadarra plataformak antolatu du. Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzak eta Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeak bultzatu dute egitasmoa.

SOS Itsasadarra plataformaren ustetan, "XXI. mendekoa baino XX. mendeko egitasmo bat ematen du". Era berean, salatu dutenez, proiektuak, "kalte ekologiko, sozial, turistiko eta ekonomikoa kontuan hartu gabe".

Mobilizazioaren deitzaileen arabera, denera 1.400 pertsona inguru bildu zen atzo Ontziola eta San Telmo auzoaren artean giza-kate erraldoia osatzeko; uretan ere mobilizazioagaz bat egiteko hainbat ontzi gerturatu ziren. Elkarretaratze horren bitartez erakunde arduradunei proiektua bertan behera uztea eta auzokide eta erabiltzaileen iritziak kontutan har dezatela eskatu gura izan dute, "itxita ez dagoen itsasadarra nahi dugu, irekia". Era berean, iragarri dutenez, domekaro mobilizazioakaz jarraituko dute; astean zehar jakinaraziko dute zer-zelakoa izango den hurrengoa.