argia.eus
INPRIMATU
ITPko grebalarien kontra gogor oldartu da Ertzaintza Barakaldon
  • Ostikoak eta borrokadak jo dizkie eserialdi batean parte hartzen ari ziren langileei. Barakaldo eta Sestaoko PCB lantegiko beharginak –ITP talde barruko enpresa– greba mugagabean dira, zuzendaritzak 87 lagun kalean utzi nahi dituelako.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 01a
Barakaldoko lantegiaren atarian eserialdia egiten ari zirela oldartu zaie langileei Ertzaintza (arg.: LAB Ezkerraldea)

Eserialdi batekin hasi dute eguna PCBko langileek gaur, lantegiaren atarian, enpresako zuzendaritzak aurrera eraman nahi duen EEEaren kontrako greba orokorraren mobilizazioen barruan. Ertzaintza hurbildu eta borrokadak eta ostikoak emanez zabaldu du lantegi atariko bidea. Tentsio une nabarmenak izan dira:

ITP taldearen barruan dagoen enpresa honetako lantegiko plantilla urtarrilaren 7tik dago greba mugagabean, zuzendaritzak orduan onartu baitzuen EEEa. Astelehen honetan, bestalde, horri lotuta 87 lagun kalean uztea aurreikusten du. Sindikatu guztiek egin dute asmo horren kontra eta auzitara ere eraman dute prozesua.