argia.eus
INPRIMATU
ITP enpresak kaleraturiko 87 langileak berriz hartu beharko ditu, epailearen aginduz
  • EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die sindikatuei: ITP Aero Castings enpresak Barakaldon eta Sestaon egindako kaleratzeak baliogabe jo ditu eta 87 langileak berriz hartzeko agindu du.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 04a
Argazkia: LAB

Langileak kaleratu zituzten egunetik hasita ordaindu beharko die enpresak soldata.

Epaiketan, enpresa aeronautikoak egiturazko krisia arrazoitu du kaleratzeak justifikatzeko, eta sindikatuek berriz, adierazi dute pandemiari lotutako aldi baterako krisia dela enpresak bizi duena, eta beraz bestelako neurriak hartu beharko lituzkeela, jendea kaleratu ordez.

LABeko ordezkaria epaitegietara eramango du enpresak

Bestalde, ITP Aero Castingsek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak LAB sindikatuko ordezkari eta enpresako langile Zigor Azpiolea epaitegietara eramango dute. Neguko greba egunetan, Barakaldoko lantegira langileak eramaten zituen autobusari kalteak egin izana leporatu diote, baina euren protesta kriminalizatu nahi dutela salatu du enpresa batzordeak. Azpiolearen alde, “ITP errepresioarik ez” kanpaina martxan dute langileek.