Urduñako adin txikikoen zentrokoa zen gaztea, eta haiekin irteera batean zegoela hil da, bainatzen ari zela, ostegun arratsaldean.
Ertzaintzak jakinarazi du ostegunean 17:30 aldera 17 urteko mutil bat hil dela Arabako Sarriako putzu batean, bainua hartzen ari zela. Bertara salto egin eta ateratzen ez zela ikusi zuten kideek. Bizkaiko Urduñako adin txikikoen zentro batekoa zen gaztea, eta beste kide batzuekin batera antolatutako irteera batean zegoen Sarriako putzuetan, Baia ibaian.
Suhiltzaileek atera zuten uretatik, baina ez zuten lortu berpiztea. Autopsia egiten ari dira forentseak, eta Ertzaintzak ikerketa ireki du jazotakoa argitzeko. Hipotesi nagusia da ito egin zela.