argia.eus
INPRIMATU
Ito egin da Bilbon Poliziarengandik ihesi zihoan gazte bat
  • Poliziarengandik ihesi zihoala, uretara jauzi egin eta ito egin da 22 urteko gaztea. Goizeko aurreneko orduan topatu dute haren gorpua, Ibaizabalen.

Gedar @GedarLangileKZ 2021eko apirilaren 08a
(Argazkia: Argazkia: SOS Deiak)

Larrialdi-zerbitzuek azaldu dutenez, goizeko aurreneko orduan hilda aurkitu dute 22 urteko gaztea. Poliziarengandik ihesera emana zen goizaldean, eta uretara salto egin du azkenean. Ito egin da Bilboko itsasadarrean.

04:00ak aldera ekin diote haren bilaketari San Inazioren eta Zorrotzaurreren artean, eta handik bi ordu ingurura jakinarazi dute larrialdi-zerbitzuek Ibaizabalen topatu dutela gorpua.