argia.eus
INPRIMATU
Italiatik eta Greziatik heldu diren axuriek dituztela prezioak apalarazten diote Caoso kooperatiban
  • Axuri merkatua, beti bezala, ongi doa Eguberriz. Ongi saltzen dutela adierazi digu Jean Marie Etxegorri, Caoso kooperatibako kideak. Auritzen, duela zonbait egun, kamioi bat blokatu baitzuen EHNE sindikatuak axuri prezioak salatzeko, hori ulertzen du baina, Italiatik eta Greziatik heldu diren axuriek dituztela prezioak apalarazten dio eta hemengoek ere sufritzen dutela hortaz.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2018ko abenduaren 26a

Axuri ttipi eta hoberenak 4 eurotarat hurbildu dira, eguberri kari. Prezioen hein horren arrazoinetarik bat garraio gastuak dira, jakinez gainera axuriek kalitatea galtzen dutela egun bat kamioian pasatzeagatik. Hots, axuriak hiltzeko kabala hiltegi bat beharrezkoa dela hemen iduritzen zaio Caoso kooperatibako kideari, oraingoek ez baitute hori segurtatzen ahal.

Elkarrizketa deskargatzeko (mp3): Euskal Irratiak (2018-12-24)