Boto guztiak jada zenbatuta daudela, kongresurako Pier Luigi Bersaniren PD zentro-ezkerreko koalizioak jaso ditu boto gehien (%29,69). Berlusconiren eskuineko koalizioaere oso getu geratu da (%29,02). Senatuan, azken orduan jakitera eman dutenez, DPk irabazi du. Emaitza hauek Italiako hauteskunde-sistema konplikatuaren isla dira.
Estatu osoan bozkatuena izateak ez dio balio izan, beraz, Bersaniren koalizioari, gobernatzeko. Eta horrek, Rt.com-i Miguel Anxe Murado analista politikoak eginiko adierazpenen arabera, Italia gobernatu ezineko egoera batean uzten du. “Ezinezkoa izango litzateke gobernu egonkor bat osatzea”, gehitu du analistak. Emaitza ezegonkor hauek, bestalde, Italiako finantza-merkatuen bat-bateko erorialdia ekarri dute.
Hauteskundeetako sorpresarik handiena Beppe Grillo komediantearen M5S mugimenduak eman du. Boto asko iragartzen ez bazizkioten ere, kongresurako botoen %25a baino gehiago lortu ditu.
Grillori bezain beste diputatu iragartzen zizkioten Montiri, ordea, kontrakoa pasa zaio. Azken urteetan agintean izan denaren zentroko partiduak estatuko botoen %10,6a soilik irabazteaz gain, 17 eserleku soilik lortu ditu senatuan, porrotean eroriz.