argia.eus
INPRIMATU
“Italian ezkerreko ideologia zuen jendea ere, etorkinen aurka dago egun”
  • Italiako ‘Gomorra’ liburu ezagunaren idazlea den Roverto Savianok, bere ustez Italia xenofoboa izatera eraman duten arrazoiak azaldu ditu ‘Le Monde’ egunkarian.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 22a
Liga Norteko Matteo Salvini

Saviano, ez da baikor agertu herrialdea pairatzen ari den xenofobia olatuarekiko, “urrunegi heldu da”, adierazi du.“Ezkerreko ideologia zuen jendea ere, etorkinen aurka dago egun”.

Italia hauteskunde kanpaina batean sartuta dagoela dio Savianok, eta hori “merkatuan egotea” dela azaldu du. “Komunikabideetan politikari probokatzaileak agertzen dira une oro eta horregatik hitz egiten dute etorkinekiko horren gaizki, gaitz bat balira bezala”.

“Italiak, Berlusconirekin lehenengo eta Renzirekin gero, diru-kantitate baten truke onartu ditu atzerritarrak”. “Orokorrean, diru asko eman zaie gobernu antidemokratikoei, tratu txarrek eta biolentziak pisua duten eremuak zabaltzeko”.

Nora begira dago Europa?

Italia ez dela herrialde xenofobo bakarra gaineratu du, Europa guztian duela pisu handia,“horren adibide da, eskuin-alderdi xenofoboak boterean egotea, kohesio-soziala bermatzen ez dutenak”.