argia.eus
INPRIMATU
AHTren aurkako ekintzaileek su artifizialak jaurti dizkiete lanak zaintzen zituzten poliziei Italian
  • Italia ipar-mendebaleko Val di Susa eskualde menditsuan AHT eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, ez azpiegitura honen aurkako herritarren oposiziorik gabe. Asteburuan su artifizialak bota dizkiete lanen hurrengo fasea abiatzeko Clarea eremura joan diren operarioei eta lanak zaintzen ari ziren poliziei.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2021eko otsailaren 22a
AHTren aurkako ekintzaileek su-artifizialak bota dizkiete.

NoTAV mugimenduaren webgunean adierazi dute ihauteriak baliatuta Elfoz mozorrotuta joan direla ekintzaileak su artifizialak jaurti eta "mendiak txikitzera joan diren okupazio tropei ongi etorria egitera".

Ez da lehen aldia 2017ko albiste honetan jaso genuenez. Eta borroka honen antzinatasunari buruz ideia bat egiten laguntzen du, duela hamarkada bat ARGIAn Ane Irazabalek Italiako AHTren aurkako mugimenduaz idatzitako erreportajeak.