argia.eus
INPRIMATU
Italiako sindikatuak kexu dira behar baino enpresa gutxiago itxiko direlakoan
  • Eldiario.es hedabideak jaso du sindikatuen ezinegona. Gaur hasi eta 72 orduko tartearekin sartu da indarrean, koronabirusaren zabalkundeari eusteko neurri gisa, funtsezkoak ez diren ekoizpen jardueren itxiera, baina sindikatuek grebarekin mehatxatu dute, oraindik zabalik geratuko diren enpresak gehiegi direla iritzita.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 23a
Argazkia Kaosenlared-etik hartua.

Enpresaburuen protesten ostean, gobernuak 72 ordu eman ditu lantegien eta gainerako jardueren itxiera eraginkorra izan dadin eta, esaterako, dagoeneko eginda dagoen ekoizpena banatzeko aukera eman dezan. Dekretuaren arabera, 80 bat eremu irekita egon ahal izango dira, eta Stefano Pattuanelli Garapen Ekonomikorako ministroak azaldu duenez, Italiako ekoizpen jardueren %35 ingururi dagozkie.

Hala ere, enpresa irekien zerrenda luzeegia da oraindik sindikatuentzat, eta CGIL, CISL eta UIL sigla nagusiek iragarri zuten prest daudela segurtasun parametroak betetzen ez diren enpresetan grebara deitzeko, edo greba orokorra deitzeko.