argia.eus
INPRIMATU
Giorgio Napolitano Italiako presidenteak dimititu egin du
  • Giorgio Napolitano Italiako presidenteak dimisioa aurkeztu du asteazkenean komunikatu ofizial baten bidez.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 14a
Giorgio Napolitanoren adina bere funtzioak betetzeko oztopo bihurtua zen.

89 urteko estatu buruak iragarria zuen bere bigarren agintaldia baino lehen utziko zuela kargua, bere adinak eragotzi egiten ziolako zegozkion funtzioak behar bezala betetzea.

Matteo Renzi Italiako gobernuburuak ere berehalako dimisioa emango duela iragarri du.

Nork ordezkatuko du?

Italian hainbat hilabete daramatzate presidentea ordezkatu dezaketen pertsonekin kinielak egiten. Renzik iragarria du alderdi nagusien arteko elkarrizketak jarri nahi dituela abian ordezkoa adosteko.

Dena den, elkarrizketek porrot eginez gero, hauteskundeak aurreratu beharko lirateke Italian.