Italiako politika “xenofobo hiltzailea” salatuko du aurten Mugak Zabalduz karabanak

  • Hirugarren urtez segidan, Europako mugetan giza eskubideak urratzen direla salatzeko bat egingo dute Euskal Herriko, Espainiako, Galiziako eta Herrialde Katalanetako 100 erakundek baino gehiagok, uztailaren 13tik 22ra. Hala, aurten, Italiako hiru gune bisitatuko dituzte: Frantziarekiko muga, Sizilia eta Calabria.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 13an - 10:51
Iazko karabanaren irudietako bat. Argazkia: Ecuador Etxea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurtengo mobilizazioak immigrazioaren aurkako Italiako gobernu-hitzarmena izango du jomugan. Izan ere, Mugak Zabalduz karabanaren ustez, "Italia berria xenofobiaren 'x'-z idazten da". Deitoratu dutenez, Europak Afrikagaz dituen mugak kanporatzeko asmoz hartu dituen neurrien islada da Italia: "Giza eskubideen urraketa sistematikoak burutzen dituen Libiarekin egindako sasi-akordioez gain, Italia Bruselak ematen dituen laguntzen hartzaile nagusia da". Era berean, egoera horrek okerrera egin dezakeela uste dute, herrialdeko gobernu berria izendatzeko atarian, 5 Stelle eta eskuin-muturreko alderdia den Lega Nortek gutxieneko programaren baitan hartuko dituzten neurri xenofoboen berri eman dutelako.

2016an, karabana Grezian izan zen, eta bertan EBren eta Turkiaren arteko "lotsaren ituna" salatu zuen, eta joan-etorri segurua zein harrera duina aldarrikatu zituzten, Siriako gerratik ihesi zeudenentzat. 2017an, Melillan, Europara heldu bezain lasterreko itzulketak, kontzertinadun hesiak eta Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak salatu zituzten, baita joan-etorrian dauden emakumeek jasan beharreko indarkeria, mugen arteko langileen lan-esplotazioa eta Marokorekiko mugak azpikontratatzeko akordioak ere.

Karabanaren helburuak

Karabanak izaera politikoa duen heinean, arreta berezia ipini gura du bortxatutako lekualdatzeen arrazoietan, "hertsiki lotuta daudelako egun darabilgun sistema kapitalista, patriarkal eta neokolonialarekin". Are gehiago, horrek ahalbidetzen du pertsonen esplotazioa, baliabideen ebastea, biolentzia, gerrak eta pertsonen erbesteratzea, azaldu dutenez.

Hala, iragarritako aurtengo karabanaren helburuak hurrengo hauek dira:

  • Muga Franko-italiarrean, Sizilian eta Calabrian, pertsona errefuxiatu eta emigranteak hizpide dituzten EBeko gobernuen politikak sufritzen eta hauei aurre egiten saiatzen ari diren horien errealitate, auzi eta lorpenak ezagutzea.
  • Herri hauetan gauzatzen dabiltzan borroka eredu eta bizipenetatik ikastea
  • Gobernu eta enpresa europarrek gurera hurbiltzeko saiakeretan hildako pertsonen, bertara heldutakoen giza eskubideen bortxaketen, eta Ekialde Ertain zein Afrikan jazotzen ari diren gatazka armatuetan eta beraien errekurtso lapurtzea duten erantzukizunaren aldarria egitea. Gudu hauek baitira, egun, babesleku seguruago baten bila lekualdatzeko arrazoirik nagusiena.
  • Emakumeek migrazio prozesuetan duten presentzia ikustaraztea; emakume izate hutsagatik pairatzen duten indarkeria espezifikoa agerian jartzeaz gain, egoera honen protagonista eta subjektu politikoak direla berresteko. 
  • Pertsona errefuxiatu eta emigranteen gaiari dagokionez hartutako erabaki eta jarrera politiko hauei aurre egiteko beta hartu duten pertsona eta kolektiboekin harremanak estutzea.
  • EBk hartutako erabaki eta jarrera politiko hauei aurre egitea ahalbideratuko diguten erresistentzia eta babesleku seguruago baten bila Europara lekualdatzera behartuta ikusi duten horientzako harrera estrategiak aurrera emateko sareak jostea.

Egitaraua

13: Bilbo- Donostia –- Iruña - Vitoria-Gasteiz-/ Salt (Girona). Ekitaldi politikoa eta Karabanaren hasiera bateratua.

14: Salt-Ventimiglia: Muga franko-italiarrean manifestazioa, Italia eta Frantziako hango erakundeek antolatuta.

15: Roya haranera edo Bardonechia eta Ventimiglia herrietan lanean diharduten pertsona zein erakundeekin topaketa. Genovan ontziratzea, Palermora abiatzeko.

16: Palermora heldu. Harrera ekitaldiaz gain, afaria eta gaua bertan egingo dute.

17, 18 eta 19: Palermo-Catania. Ekintzak, bertako taldeakaz koordinatuta. 

20: Riacera iritsi, ekintzak.

21: Riace-Civitavecchia. Bartzelonara bidean, ontziratzea.

22: 20:30ean Bartzelonara helduko dira, eta 8 ordu geroago etxean egongo dira.

Ibilbidearen nondik norakoak

Frantzia eta Italia arteko mugan, Ventimigliatik Briançonera, poliziak migratzaile eta errefuxiatuen kontra egiten dituen ekintzen alderdirik txarrena ikusten ari da azkenaldian: migratzaileen heriotzak ikertu barik, Alpeetako negu gorrian bizitza jokoan jarrita muga zeharkatzen ari direnen kontrako errepresioa, muga zeharkatzen laguntzen dieten pertsona solidarioen epaiketak… Hori gutxi balitz bezala, Europako, Frantziako eta Italiako neonaziak, nagusiki, mugako kontrolak antzezten ari dira.

Sizilian, Karabanaren ekintzen erdigunea izango den tokian, hauexek topatuko dituzte:

  1. Migratzaile eta errefuxiatuei dagokienez EBko politiken emaitzak guztiak batera: asiloa eskatu duten eta horren zain bizi- eta lan-baldintza izugarrietan dauden milaka lagun barneratzeko zentroak; agintarien jarraibideei jarraiki atxikitako erreskate-ontziak; azken urteotan ehunka mila lagun hartu dituzten portuak; eta Frontex-en egoitza nagusia nahiz haren ontzi batzuk, Mediterraneoan zaintza-lanetan dabiltzanak,
  2. Landa-eremuetan migratzaile eta errefuxiatuen esplotazio ankerra, neskato eta emakumeen sexu-esplotazioa, nekazari eremuetan egunero gertatzen diren emakumeenganako sexu-bortizkeriak,  eskrupulurik gabe eta zigorgabetasun osoz ari diren enpresarien aldetik esplotazioa.
  3. AEBen base militarrak, zeinak Sizilia hegazkin-ontzi gisa baliatzen ari diren, bai Mediterraneoa zaintzeko bai Ekialde Ertainean eta Afrikan esku-hartze militarrak egiteko. Hala, milaka lagunen exodoa bultzatzen ari dira, gerrak horiek eragiten ari diren heriotzatik eta sarraskitik ihes egingo badute,
  4. Eta aspalditik irlara iristen ari diren pertsonei elkartasuna agertzen dieten Siziliako lagun eta erakundeen esperientziak; Italiako gobernuen eta EBko politikak salatzen dituzte, eta beren lurraldetik abiatzen diren esku-hartze militarren kontra ere egiten dute.
  5. Azkenik, Calabrian, zehazki Riacen, bertako Udalak gauzaturiko aparteko harrera-esperientzia bat ezagutuko dute, horretatik ikasteko. 1998an abiatua, ekintza horri esker Asiatik eta Afrikatik iritsitako ehunka lagunek atsedena aurkitu dute, bai eta bestelako bizimodua ere, Calabriako herri txiki horretan.

Albiste hau Hirukak zabaldu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude