Matteo Salvini Italiako barne ministroak, herrialdeko ijitoak erroldatzea proposatu du bertan jaio gabeak kanporatzeko, eldiario.es-en irakur daitekeenez.
“Azterketa egitea beharrezkoa da, zenbat eta nolakoak diren ikusteko” adierazi du. “Legez kontra dauden etorkinak kanporatuak izango dira eta ijito italiarrak zoritxarrez utziko ditugu”. Ume ijitoak “gaizkile eta lapurrak” direla salatu du Salvinik irrati batean eta espetxe-politikan ere esku hartuko duela adierazi du, “preso atzerritarrak Italiatik kanporatu nahi ditugulako”.
Ijito eta immigrazioaren aurkako politikak dira barne-ministroaren lehentasunak, ijito-nomaden esparruak desagerraraztea besteak beste.