Munduan koronabirusagatik hildako gehien dituen herrialdea da Italia. 812 pertsona hil dira azken 24 orduetan eta guztira 11.591 dira bizia galdu dutenak gaitz honek jota.
Datu horri gehitu behar zaizkio 4.050 positibo berri. Martxoaren 17tik egun bakarrean izan duten positibo kopururik txikiena da hau, dena den.
Orotara 101.739 pertsona daude gaitzak kutsatuta, eta guztira 14.620 pertsona sendatu dira, azken 24 orduetan 1.590.
Gaur arte, Italian 477.359 test egin dituzte, Gobernuak emandako datuen arabera.
Horrez gain, Italian bizi den Ane Irazabal kazetariak kontatu duenez, funtsezko jardueretan lanean ari ziren eta greba egingo zutela mehatxu egin zuten langileak akordio batera heldu dira gobernuarekin.
Fabrikak ixteko aginduaren harira... #Italia|n, irekita jarraitzen duten fabrika askotako langileek grebak iragarri zituzten. Azkenean, ordea, akordio 1era iritsi dira gobernuarekin segurtasun protokolo berriak ezartzeko. Neurrietako bat da langileei egunero test masiboak egitea.
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) March 30, 2020