argia.eus
INPRIMATU
Italia eta Afrika ardatz Miarritzeko FIPADOC festibalaren seigarren edizioan
  • FIPADOC Nazioarteko dokumental jaialdia berriz heldu da Miarritzera. Urtarrilaren 19tik 27ra ospatuko dute, eta seigarren edizio honetan «Italia eta Afrika» izanen dira protagonistak.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko urtarrilaren 12a

177 ikus-entzunezko ekoizpen aurkeztuko dituzte, horien artean, Itziar Leemans Donibane Lohizuneko zinegilearen Olatuak dokumentala.

Aurten, hainbat dokumental ikusten ahalko dira euskarazko azpitituluekin.

Antolatzaileek parte hartze handia aitzin ikusi dute, jakinez 2023an 32.000 ikusle bildu zituela Miarritzeko dokumental jaialdiak.