argia.eus
INPRIMATU
Itaiak Euskal Herri mailako jardunaldia egingo du ekainaren 4an
  • Bigarren urtez jarraian, nazio mailako jardunaldia antolatu du Itaia emakume sozialisten sareak. Ekainaren 4an elkartuko dira Hernanin.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 26a

Honela azaldu dio Itaiak ARGIAri jardunaldi honen helburua: "Labur esanda, emakume langileok egunerokotasunean gure gaitasun teoriko eta politikoak garatzeko ditugun oztopoen aurrean, gure zapalkuntzaren inguruko analisiak egin eta honi aurre egiteko ditugun erronkei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazio bat sortzea da jardunaldi hauen helburu nagusia".

"Sistema kapitalistan emakume langileak despolitizatzeko bitartekoak jartzen direla" salatu dute, "teoriarekiko eta politikarekiko ditugun interes eta gaitasunak oztopatuz", bideo honetan azaldu dutenez:

Iaz egin zuten lehen jardunaldia, Urretxu-Zumarragan, eta bigarren urtez antolatzea erabaki dute.