argia.eus
INPRIMATU
Isurketa gehiago izan dira Urumean, Donostiako Txomiñenea auzoaren inguruan
  • 2021ean Urumea ibaian izandako zortzi isurketa kutsakor salatu zituen Eguzki Erakunde Ekologistak, eta isurketak nondik zetozen argitzeko eskatu zien behin eta berriro Uraren Euskal Agentziari, aldundiari eta udalari. 2022. urtea hasi baino ez da egin, baina dagoeneko salatu dute berriz ere isurketa kutsakorrak agertu direla ibaian, Donostiako Txomiñenea auzoaren inguruan.

Irutxuloko Hitza @irutxulo Beñat Parra @parrabenat 2022ko urtarrilaren 19a
Urumean salatu duten azken isurketa kutsakorra (Argazkia: Lanberri)

Hain zuzen, Lanberri auzo elkarteak egin du salaketa Facebook sare sozialean, hiru bideo argitaratuta. Urtarrilaren 1ekoa da bideoetako bat, 6koa beste bat eta 15ekoa beste bat, eta Eguzkik ere egoera salatu du, berriz ere, erakundeei azalpenak eskatuta. Era berean, Lanberrik gogorarazi du 112ra deitu behar dela isurketaren bat ikusiz gero.