Larunbatean Amezketako errekan isurketa gertatu zela salatu du Eguzkik. Herriaren izen bereko erreka urdinez koloreztatuta agertu zen herrigunetik igarotzean. Ohi bezala, 112-ra deitu zutela eta URA agentziako ikuskaria azaldu zela diote ekologistek.
Isurketa hau argitzea ez dela erraza izango diote, isurketa hasi eta 112-ra deitu bitartean ordu batzuk pasa zirelako. Horregatik, azpimarratu dute halako gertakarien berri izan orduko 112ra deitzearen garrantzia; "Eguzkira deituz gero ere, arduratuko gara lan horietaz".
2017an antzeko isurketa bat salatu zuen Eguzkik, orduan paper fabrika izan zen arduraduna. Beraz, talde ekologistaren ustez, pentsatzekoa da oraingoan ere begirada guztiak fabrika horretara zuzentzea, nahiz eta jakin, aitortu dutenez, azkenaldian "hainbat hobekuntza" egin dutela.
Amezketako erreka morea dator! ????????? @EguzkiEH @ekologistak @uraEJGV @112_SOSDeiak @PCTolosa @tolosaldeataria @ibaiiriarte https://t.co/9saTzgcDsi pic.twitter.com/bEpMnrVCTc
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) October 30, 2021