Irailaren 9ko festa giroan, kalez jantzitako ertzainek bost gazte zarauztar identifikatu zituzten Zubietako erraustegiaren kontrako kartelak jartzeagatik. Ertzainek adierazi zieten ez zutela beraiek zigortzeko arrazoirik eta beraz, "Udalak tramitatuko zuela, herri mailako kontu bat zelako eta gure jarrera egokia eta baketsua zela iruditu zitzaielako", adierazi dute gazteek. Halere, Zarauzko Udalak (EAJ) ehun euroko isuna ezarri dio bakoitzari.
“Motibazio politikoa”
Etxapeetan eta komertzio txiki pribatuetan ez zutela kartel bat ere itsatsi eta zaborrontzietan jarri zituzten gehien-gehienak herriko garbitasuna errespetatu asmoz egin zutela esan dute. Gainera, Euskal Jai Egunean "zikinkeriari, zaratari, ordutegiei eta espazio publikoari dagokienez, legea eta herri ordenantzak hausten" direla diote, baina "gehienetan inongo ondoriorik gabe pasatzen dira horrelako asko eta asko". Horregatik uste dute isunaren atzean alkatearen motibazio politikoa dagoela beraiek zigortzeko. 500 euroko isunari "neurriz kanpoko erabakia" dela iritzi diote.
Zigorra jaso dutenek adierazi dute inongo talde edo elkarte jakin batekoak ez direla: "Norbanakoak gara, anitzak, denok, ingurugiroaren egoera kezkatzen gaitu, eta bereziki, Zubietan egin asmo duten errauskailuak kezkatzen gaitu". Erraustegiaren inguruan gizartean eztabaida seriorik egon ez dela uste dute, eta horregatik zilegia iruditzen zaie espazio publikoaz baliatzea eta "jendea dagoen lekuan, bortxarik gabeko aldarrikapen edo informazio banaketa bat" egin izana.
Mozal Ordenantza
Bost zarauztarrak zigortzeko “espazio publikoaren erabilera eta kaleetako garbitasuna” arautzen dituen ordenantza erabili du Udalak. Ordenantza mota hau ezarri diren Euskal Herriko –Burlatan, Zumaian, Arrasaten edo Portugaleten– eta Espainiako Estatuko leku gehienetan kontrakotasuna sortu du, kartel eta pankarta jartzeagatik eta horma-irudiak egiteagatik agintzen dituen isun eta debekuek eraginda. Araudi horien kontra azaldu diren kolektiboek “Mozal ordenantza” izendatu dute Mozal Legearekin duten paralelismoetan oinarrituz: herritarren parte-hartze eza eta ikuspegi murriztaile, errepresiboa eta debekuzalea.
Hauxe da zigor espedientea erretiratzeko eskatuz Zarauzko Udaleko Alkatetzari bidali dioten helegitea:
Zarauzko Udaleko Alkatetzari zuzendua den idatzi honen bidez, azpian izenpetzen dugunok, 1.465 zenbakidun zigor espedientearen inguruko aurkakotasuna agertzen dugu. Arrazoi hauengatik:
- Irailaren 9an identifikatuak izan ginenok ez gara inongo talde edo elkarte jakin batekoak eta alderdi politiko desberdinen sentsibilizazioak mugitzen gaituzte. Norbanakoak gara. Anitzak. Denok, ingurugiroaren egoera tamalgarriak eta ondorengoei utziko diegun planetaren osasunak kezkatzen gaitu. Eta bereziki, Zubietan egin asmo duten errauskailuak kezkatzen gaitu.
- Guk beti defendatuko dugu ahotsa eman ez zaionaren hitza. Errauskailuaren inguruan, gizartean eztabaida seriorik egon ez denean, guztiz zilegia iruditzen zaigu espazio publikoaz baliatzea eta jendea dagoen lekuan, bortxarik gabeko aldarrikapen edo informazio banaketa bat egitea. Legeak dioenaren gainetik, justiziaren apologia egiten dugu. Legeak, ez baitu derrigorrean arrazoia islatzen. Gaur legezkoa dena, bihar baliteke ez izatea edo alderantziz, galdetu bestela hegoafrikarrei , alemaniar herriari edota asbestosiak jota hil zirenen familiei. Beraz, legea, arbitrarioa eta higakorra den bezala,justizia unibertsala dela uste dugu.
- Gu boston asmoa, gure kezken inguruko informazio plazaratze bat egitea izan zen, errespetuz, indarkeriarik gabe eta giro onean festa-eguna izaki. Etxapeetan eta komertzio txiki pribatuetan, ez zen kartel bat ere itsatsieta zaborrontzietan jarri ziren gehien gehienak herriko garbitasuna errespetatu asmoz (zaborrontziak zikindu ala garbitu genituen galdetuko bagenu, zein izango ote zen zarauztarren erantzuna?).
- Euskal Jaietako egunean, jakina da zikinkeriari, zaratari, ordutegiei eta espazio publikoari dagokienez, “legeaeta herri ordenantzak hausten” direla (tabernetan barratxoak kalean jartzea, ordutegien desfasea, genero arteko boterearen inpunitatea, supermerkatu pribatuetako orgekin kalean lasai lasai ibiltzea, txiza eta bestelakoak kalean egitea, hondartzara botatako zaborra, etb… luze bat. Gehienetan inongo ondoriorik gabe pasatzen dira horrelako asko eta asko. Irailaren 10ean kale-garbitzaileak herria bere onera bueltatzen saiatzen dira eta gainera hala barneratuta dagoen zerbait dela eta izan dela uste dugu.
- Uste dugu, motibazio politiko bat dagoela Alkatetzaren aldetik gu harrapatu eta zigortzeko:
- Ustez urratutako xedapena, eta honi loturiko ordenantza (6.2ª “2.- …Hiri-altzariak hondatzea errotik aterata, iraulita, erabiltzeko moduan ez direla utzita edo txikituta”) da. Zein da halako tamainako kaltearekin lotzen gaituen ekintza? Erraustegi bat eraiki nahi izatea? Alkate jauna, zenbat bizikleta (lapurtuak) atera ziren Iñurritza errekatik azken aldian? Neurtu al dira uda garaiko Nafarroa Kaleko dezibelioak? Zenbat isun ekonomiko jarri dira legegintzaldian ordenantza hau dela eta? Horietatik zenbat “ustezko erantzule” ren kasuak ziren aldarrikapen edo alor politikoa barnebiltzen zutenak? Zenbat ziren turistak?
- Uste dugu, errauskailuari egindako kritikak direla gutako bakoitza ekonomikoki zigortzeko arrazoi bakarra eta ez kalea zikintzetik eratorritako argudioak.
- Uste dugu neurriz kanpoko erabaki bat dela norbanako bakoitzari ezarritako 100€ ko isuna.
- Zigor ekonomiko batek duen eragina hezitzailea dela uste al da?Zerbait ikastera eramaten al gaitu gu bostoi edota alkatetzari? Hau al da etorkizuneko politika deitzen den hori?
- Zergatik bidali zen Ertzaintza eta ez Udaltzaingoa? Kalez jantzitako poliziek eta patruila batek identifikatu gintuzten. Zer dela eta halako efektiboa? Beraien aldetik ez zutela gu kargutzeko arrazoirik esan ziguten, errauskailuaren inguruan galdera teknikoak eta informazioa galdetzeaz gain. Zuzenean Udalak tramitatuko zuela adierazi ziguten, hau herri mailako kontu bat zelako eta gure jarrera egokia eta baketsua zela iruditu zitzaielako.
- Ondorioz, bizi garen ingurunearen garbitasuna eta hiri-paisaiaren zaintzak kezkatzen gaituelako; uste dugu espazio publikoari eta bertan bizi garen pertsonoi, kalte gehiago egiten diola erraustegi batek, kaleko paretetan jarritako kartelek baino. Arrazoiak soberan ditugu hori pentsatzeko:
Osasun arazoak
- Isuriko dituzten partikulak oso kaltegarriak dira osasunarentzat (furanoak, dioxinak, hidrocarburo aromatiko poliziklikoak HAP, metal astunak, PM5-ak, PM10-ak…
- Partikula kutsakor hauen osasun ondorio nagusiak:
- Aborto mailaren igoera.
- Fetoen malformazioak.
- Sistema endokrinoan eta hormonalean eragin zuzena dute.
- Nerbio sisteman eragin zuzena dute.
- Kantzer batzuen igoera oso altua (giltzurrun kantzerra, linfoma no hodgkin …).
- Arnasketa arazo larriak (infekzioak, asma arazoak …)
- Arrisku populazioaren datuak:
- 5 km-ren barruan: 46.372 pertsona.
- 10 km-ren barruan: 272.582 pertsona.
- Erabiliko dituzten filtroek (azken teknologia), partikularen tamaina murrizten dute, hau zuzenean bronkio eta albeoloetara joanez.
- Azterketak egingo dituzte aurreneko 10 urteetan inguruko 5 km radioaren barnean.
- Azterketa hauek adierazgarriak izateko gutxienez 15 urte behar dituzte. Hau dela eta, azterketak egin aurretik badakite emaitza negatiboa aterako dela.
- Beste faktore askoren menpe gaudenez oso zaila da errauskailuaren esposizioaren ondorioz dela baieztatzea. Hau da erabiltzen den kontrako argudio nagusia.
- Oso garestiak dira.
- Gai batzuk bakarrik aztertuko dituzte (furanoak, dioxinak…) eta beste asko ez (PM5, PM10…).
- Azterketa hauek 6 orduko 3 lagin hartuz egiten dira. 18 ordu hauek urte osorako (8000 ordura) estrapolatzen dituzte.
- Arriskurik ez badago zergaitik egin azterketak?
- Eginiko azterketa hauen egun eta orduen filtrazioa egon ohi da (Valdemingomez), labeen funtzionamendua murriztu, aldatu edota geldiaraziz.
- Populazio kaltetuena umeak dira:
- 5 km-ren barruan: 26 eskola eta 9.044 ikasle.
- 10 km-ren barruan: 125 eskola eta 44.314 ikasle.
- Legedia betetzeak ez du esan nahi kaltegarria ez denik (Asbestosia). Partikula kaltegarri bat beti da kaltegarri.
Ingurugiro arazoak
- Inguruko herrietako lurren kutsaketa.
- Kate trofiko osoan izango duen eragina.
- Impaktu espaziala.
- Impaktu bisuala.
- Airearen kutsadura.
- Berotegi efektuaren ahalbidetzea (CO2 isurketak).
-
- 1000ºC behar dira erraukailu batean kombustio kompleto bat lortzeko (sortzen dituen errauts eta partikulak ahal bezain beste minimizatu eta inaktibo bilakatzeko).Piztean eta itzaltzean gutxienez ordu bana tenperatura horietatik behera egongo litzateke konbustio hau (800ºC), partikula kutsakor ugari suntsitzeari utziz.
- Zabortegien beharra du.
- Zubietan 4 ha-ko zabortegia aurreikusten da eskoriak biltzeko.
- Errautsak biltzeko beste zabortegi berrien beharra izango du.
- Leku gehiagoren bila (Mutiloa, Zestoa…)
- 200.000 t errefusa kudeatzeko eraikia izango da. Azken aldaketen ostean 163.500 t erretzeko labea izango du errauskailuak.
- Hondakinen %85a birziklagarria da (Adibidez Orendain: %93). Gipuzkoako herritarrok ongi birziklatuko bagenuke, urtean 61.240 t sortuko lirateke, hau da, teknikoki errauskailua ez litzateke bideragarria izango.
- Energia imputa eta outputaren ratioa negatiboa da. Gehiago gastatu dugu energetikoki materialak sartzen (gasa, garraioa, bilketa, labeak…) sortzen den kW kopurua baino.
- Errauskailuak energia gastu externo bat du (elektrifikazio orokorraren menpekotasuna).
- Distribuzio eta banaketa sare bat eraiki eta ireki behar da errauskailutik Andoainera (ingurugiro, kutsadura arazoak).
- Istripu arriskuak daude (Holanda, Italia…).
-
- 300 milioi € -ko gastua edukiko du.
- 150 milioi € estimatzen dira mantentze lanetarako.
- 150 milioi € eskatuko diren maileguak finantzatzeko.
- Udalak 35 urtetara hipotekatuak, beraien kuota GHK-ri ordaintzera
- Asko edota gutxi birziklatzen duten udalek berdin ordainduko diote GHK-ri (kuotaren %85-a finkoa da)
- Murias, FCC, Altuna y Uria… betiko enpresen eskuetan denon dirua.
- Finantzaketa: Banesto La caixa… Feed back gabeko diruaren externalizazio prozesua.
- Basura tasen igoera ekarriko du (denon poltsikoa)
- Retorno kanonak murriztuz (paper, ontzi arinak, beira) dira.
- EU ren legediak eskatuta.
-
- PIGRUG berrian ez dago errausketa prioridade gisa planteaturik.
- Europako “Normativa marcok” zehazten duen hierarkiaren azken bigarren tokian kokaturik dago balorizazio energetikoa.
- 2020. urterako R.S %50-a izan behar du eta 2030. urterako aldiz %65-a izan behar du.
- EU -k 2020tik aurrera errauskailu berriak mugatzen ditu eta hau 2019an martxan jartzea espero dute.
-
- Ez dute herritarrek onartu. Lau urtetik behin emandako bozka bidezko erabaki pasibo baten oinarrituz justifikatzen dute beraien erabakia.
- Organigrama konpetentzial komplexu eta zurruna (Udalerriak – Mankomunitateak - Hondakinen kontsorzioa(GHK) - Gipuzkoako Foru Aldundia).
- Hondakinen kudeaketa eta konpetentziak herritarrengandik urruntzen ditu.
- GHK -ko web orriko errauskailuaren irudiak ez du tximiniarik erakusten
- Zergatik Zubietan eta ez Donostian edota Zarautzen?
-
- Inguruko herrietan (Usurbil, Zubieta) eginiko galdeketen emaitzak oso argiak izan dira errauskailuaren kontra (%97.3).
- Birziklatzeak ez luke ezertarako balioko errauskailua eraikiz gero.
- Auzolan komunitarioen (konpostajea…) murrizketa.
- Ingurugiro hezkuntzaren murrizketa.
- Desazkundearen oinarri basikoak zartatzen dituen erabakia litzateke.
- Parte hartzea eta demokraziaren kontrako joera.
Zoritxarrez nahikoa arrazoi ditugu eta ulertuko duzun moduan, horrelako kasuetan jendea larritu egiten da, jendeak hitz egiten du, zenbait kontutan ados jartzen dira eta beren baliabide eta etikaz kezka hori kanporatzen eta plazaratzen saiatzen dira.
Hau guztia dela eta, beste modu batera egin daitekeela uste dugun bost zarauztarren aurka ezarritako 1.465zk-dun zigor espedientea erretiratzea eskatzen dugu.
Zarautzen, 2.016ko Azaroaren 23an.