argia.eus
INPRIMATU
Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei
  • Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.

BeƱat Parra @parrabenat Irutxuloko Hitza @irutxulo 2025eko urtarrilaren 30
Euskarazko hezkuntza aldarrikatzeko Donostian egin duten manifestazioa Gazte Euskaltzaleen Sarea

2023ko urriaren 18ko gauean jarri zizkieten isunak, Herreran Ertzaintzarekin izandako eztabaida baten harira. Gaizki aparkatutako auto baten harira hasi zen eztabaida: herritarrek ertzainei euskaraz hitz egin zieten, baina agenteek gaztelaniaz hitz egiteko agindu zieten. Tentsioa goratzen joan zen eta, azkenean, istiluen aurkako ertzainak bidali zituzten, Ralla eta Abendaño identifikatu eta miatu egin zituzten eta isunak jarri zizkieten.

Herritarrek Arartekora jo zuten, Ertzaintzak euren hizkuntz eskubideak urratu zituela iritzita. Hain zuzen ere, herriaren erakunde defendatzaileak arrazoia eman zien abenduan, baita Segurtasun Sailari eskatu ere Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko. Orain, Segurtasun Sailak isunak kendu dizkie.