argia.eus
INPRIMATU
Istripu larria izan dute Asier Ormazabal euskal presoaren bi lagunek
  • Teruelgo espetxetik itzultzean izan da istripua; bi lagunak zauriekin ospitaleratu dituzte eta kotxea txikituta gelditu da.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 05a

Etxertat elkarteak larunbatean gertatutako istripuaren berri eman du. Asier Ormazabal preso hernaniarraren bi lagunak, Teruelgo espetxean izandako bisitatik bueltan zeudenean gertatu da, Zaragoza inguruan.

Elkartearen esanetan dispertsio politikaren ondorioz 2017an gertatutako seigarren istripua izan da azken hau eta egoera salatzeko eta senideei elkartasuna adierazteko mobilizazioak deitu ditu.