Ertzaintzarentzat istiluen aurkako 53 furgoneta blindatu berri erostea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, Moncloa.com-ek zabaldu duenaren arabera. Furgoneta bakoitzak 80.000 euro balio duela eta guztira 4.134.000 euro ordainduko dituela gehitu du agerkariak. Oraingo furgoneta kopurua kasik erabat berrituko litzateke.
Ertzainek “leku batetik bestera mugitzeko dituzten beharrengatik, bestelako ezaugarriak dituzten autoak” erosteko premia ikusi du Jaurlaritzak, Jon Ander Azkarate Muñoa hornikuntza arloko buruak dioenez eta Moncloa.com-ek jaso duenez. Zeintzuk diren “bestelako ezaugarri” horiek? Sabai altuagoa eta edukiera handiagoa duten furgonetak, oinarrian.
Diru publikotik ordainduko diren lau milioi eurotik gora kostako litzaieke EAEko herritarrei egitasmoa.
Joan den abuztuan, furgoneta berriak erosteko asmoa atzeratu behar izan zuen Eusko Jaurlaritzak.