argia.eus
INPRIMATU
Istiluak Ukrainan, koronabirusagatik Txinatik ebakuatu duten zenbait lagun ekarri izanagaitk
  • Koronabirusaren epizentrotik, Txinako Wuhanetik 72 lagun eraman dituzte Ukrainako ekialdeko Kharkiv hirira. 45 ukrainiarrek eta beste nazionalitate batzuetako 27 pertsonak osatutako taldeak 14 egun emango ditu hiriko osasun-spa batean koarentenan. Ukrainako lehen ministro Oleksiy Honcharukek azpimarratu du ebakuatuak osasuntsu daudela.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 21a
Barrikadak errepidean autobusak hirian sar ez daitezen. Argazkia: Sky News.

Ukrainako segurtasun zerbitzuek jakinarazi dute Osasun Ministerioaren izenean bidalitako email faltsu batean ebakuatuetako batzuk gaixo daudela kaleratu dela. Kharkiveko biztanleen artean beldurra zabaldu da eta hainbatek ongi etorri bortitza egin die Txinatik ekarritako 72 pertsonei. Sei autobusetan sartu dira hirira, baina hainbat herritar bideak mozten saiatu da.

Poliziek gogor jo dute protestalarien aurka eta istiluak sortu dira hiriko kaleetan. Egoera lasaitzeko asmoz, lehen ministro Oleksiy Honcharuk, Barnealdeko ministro Arsen Avakov eta Osasun ministro Zoryana Skaletska bertaratu egin dira, eta berriz adierazi dute ez dagoela birusak kutsatutakorik ekarritako pertsona horien artean. Infektatutako hiru ukrainiar eta kazakhistandar bat Txinan geratu direla gaineratu dute.