argia.eus
INPRIMATU
Istiluak Stockholm-eko auzo txiroetan bosgarren gauez
  • Suediako hiriburuko auzo txiroetan bost gauez istiluak izan dira gazteen eta poliziaren artean. Hilaren 14an, poliziak 69 urteko gizon bat tiroka hil zuen, honek matxete batekin mehatxu egin eta gero. Astean zehar tentsioa areagotu eta igandean egin zuen eztanda, 50 eta 60 gaztek autoak erre eta poliziarekin istiluak izan dituzte.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko maiatzaren 24a
Kista auzoan, autoa erretzen (Argazkia: Scanpix)

Megafonen gazte erakundeak poliziari exijitu dio hildakoaren alargunari barkamena eskatzeko. Istiluen kontra agertu dira, baina azpimarratu dute “gizartearen gabeziak eragindako erantzunak” direla.

Istiluak eragin diren auzoak, Husby, Kista, Rinkeby, Jakosbsberg eta Norsborg esaterako, Stockholm-eko txiroenetarikoak dira. Langabezia gazteen artean %20koa da eta orokorrean %8koa, Suedian baino dezente altuagoa.

Integrazio Ministro Erik Ullenhagek adierazi du langabezia tasa handiak eta gizarte bazterketak eragindako istiluak direla. Bere ustez, “gertakari horiek auzo horietan egiten diren ekintza positiboak estali dituzte”.

Immigrazioari buruzko eztabaida pizteko gertakari hauek baliatu dituzte Suediako mugimendu eskuindarrek. Haien ustez, kulturalki auzo anitzak izateak eragin dituelako istiluak.

Bertakoek ateratako bideoak: