argia.eus
INPRIMATU
Bideo bilduma: Istiluak Parisen poliziak jatorri txinatarreko pertsona bat tiroz hil ostean
  • Paris kanpoaldean poliziak jatorri txinatarreko Shaoyo Liu bere etxean tiroz hil ostean, justizia eske manifestazioa egin dute bigarren gauez komunitate asiarreko dozenaka lagunek. Istiluak izan dira poliziarekin eta 35 manifestari atxilotu dituzte, Le Nouvelle Observateur-en irakur daitekeenez.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 29a
Manifestariak Liu Shaoyoren omenez ukabilak altxatuta. (AP)

Heriotzaren nondik norakoak ez dira argiak. Poliziak adierazi du agenteak autodefentsaz jokatu zuela, eta hildakoaren familiak berriz, polizia gehiegikeria izan zela, laban bat eskuan zuela polizia etxera sartzean arraina mozten ari zelako.

Zenbait bideo jarraian: