argia.eus
INPRIMATU
GKSko lau kide Espainiako Gobernuaren egoitzetan kateatu dira Bilbon eta Iruñean, Israelekin “harreman oro etetea” eskatzeko
  • Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.

ARGIA @argia 2024ko urriaren 17a
Gedar

Ostegun goiz honetan, hainbat gazte kateatu egin dira Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak Bilbon eta Iruñean dituen egoitza banatan, Israelgo Estatuaren "izaera terrorista" salatzeko. Espainiako Gobernuari exijitu diote Israelgo Estatuarekin harreman oro etetea.

Hona hemen, Iruñekoaren berri, Euskalerria Irratian. Azpian Ahotsak egin duen bideo-erreportajea.

Jarraian, Bilboko irudiak, Gedarren eskutik.

Poliziaren kargak izan dira bi lekutan, batean Ertzaintzarekin eta bestean Espainiako Polizia Nazionalarekin. Iruñean, eraikinera kateatu diren bi gazteak atxiki egin ditu Poliziak, eta Bilbon beste bi pertsona atxilotu dituzte, protestan ari zirenak. Gedar-ek sareetan zabaldu duenaren arabera, aske geratu dira denak.

Sakonduko dugu informazioa.

Bilbon, Espainiako Gobernu ordezkaritzaren egoitza. Gedar