Istiluak izan dira astelehen gauean Bartzelonako Grácia auzoan, El Banc Expropiaten hutsaraztea salatzeko manifestazioan. 20:50ean hasi da protesta. El Banc Expropiat gune autogestionatura iritsitakoan, mossoak oldartu egin zaizkie 1.800 inguru manifestariei, zenbait kide ateko burdin xaflak kentzen hasi direnean.
Hainbat orduz luzatu dira istiluak. Mossoek “foam”-ezko jaurtigaiak –gomazko piloten ordezkoak– erabili dituzte manifestarien aurka, eta borra kolpeak ere izan dira, sare sozialetan zabalduriko irudietan ikus daitekeenez. La Directaren arabera, hamabost dira zaurituak; horietatik lau “foam”-ezko jaurtigaiek eraginda.
VIDEO | Brutales cargas en Barcelona contra manifestantes del #BancExpropiat Autor: @graciaviva ¡¡¡DIFUNDID ESTO!!! pic.twitter.com/USW3ZMqz3G
— Profe #JeSuisYemen (@_ju1_) May 23, 2016
Manifestariek barrikadak jarri eta auzoko zenbait gune blokeatu dituzte: auto bat irauli dute eta furgoneta bati sua eman. Tentsioa areagotu da eta auzoan zehar istiluak izan dira. Sare sozialetan manifestariei eragindako zaurien argazkiak zabaltzen ari dira.
La policía ha disparado a los vecinos que se manifestaban por el @Banc_Expropiat, desalojado hoy. #ElBancResisteix pic.twitter.com/ONzvQBQe7F
— Coor Vivienda Madrid (@AlertaDesahucio) May 23, 2016
Banc Expropiat
Banc Expropiat proiektuaren bultzatzaileek duela ia bost urte okupatu zuten Catalunya Caixaren egoitza. 2013ko udan salaketa jarri zuen bankuak eta Banc Expropiatek horren aurkako kanpaina hasi zuen; prozesua denbora batez etetea erabaki zuen Catalunya Caixak. Berdina gertatu zen 2013ko abenduan. Hutsarazte arriskuaz jabeturik, Banc Expropiatek babes kanpaina izan du martxan, salaketa behin betiko erretiratzea eskatzeko.
Hutsaraztea
Astelehen goizaldean, 4:00etan, Esquadra Mosssoen hamabost furgoneta hurbildu ziren Bartzelonako Grácia auzoan okupatutako bankura, egoitza hutsarazteari ekiteko. Bi pertsona bankuko kutxa gotor batean zeuden kateaturik, eta mossoek zortzi ordu behar izan zituzten egoitza hutsarazteko.
Gaueko protestaren laburpen bideoa egin du La Directak: