Abuztuaren 16an Özgür Gündem egunkarian Turkiako Poliziak egindako sarekadan atxilotutako 25 kazetarietatik 22 Istanbulgo epaitegietara lekualdatuko dituzte. Fiskalaren aurrean deklaratu beharko dute, “atxiloketan erresistentzia” leporatuta.
Kazetari orori, irakurleei eta jendarteari epaitegira gerturatzeko deia luzatu diete kazetariek euren abokatuen bidez, prentsa askatasuna eta adierazpen askatasuna babesteko.
Özgür Gündem egunkariko editoreen zuzendari Bilir Kaya, İnan Kızılkaya editorea eta Aslı Erdoğan zutabegilea Istanbulgo Terrorismoaren aurkako Zuzendaritzan atxilo ditu oraindik Poliziak.