Israelek 62 palestinar hil dituela salatu dute, eta Nakba eguna gogoratu dute.
Israelgo estatua sortu zutela 70 urte bete direnean, Palestinaren aldeko elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen, dozenaka lagun bildu dira Andre Maria Zuriaren plazan egindako kontzentrazioan.
Palestina askatu oihuen artean eta Israeli boikot pankartaren atzean, hamaika lagun batu dira elkarretaratzera. Israelek Palestina okupatu zuela 70 urte bete direla gogoratu dute, eta milaka palestinarrek etxetik alde egin behar zutela. Gainera, atzo, AEBen Jerusalemgo enbaxadaren irekieraren aurkako manifestazioan 61 manifestari hil zituztela salatu dute, eta gaurko manifestazioan beste lagun bat.
Nakba eguna gogoratu eta Israelek 62 palestinar hil dituela salatu dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. pic.twitter.com/KXOb4nDVxO
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 2018(e)ko maiatzaren 15(a)
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.