Palestinako okupazioa salatu du Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak azaroaren 15ean onartutako adierazpenaren bitartez. Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem eta Gazako Zerrendatik alde egitea eskatu diote Israelgo Gobernuari, nazioarteko legediak dioen gisan.
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak batera aurkeztu dute adierazpena. PSNk alde bozkatu du – PSOE, estatu mailan, ez da inoiz boikotaren alde agertu –eta UPN eta PPNk kontrakoa egin dute. Babes handia jaso duen testua Nazio Batuen 242 ebazpenean oinarrituta dago. NBEren Segurtasun Kontseiluak 1967an aho batez onartu zuen 242 ebazpena, Israel okupatutako lurraldeetatik atera zedin exijituz. Hau da Israelek inpunitate osoz bete gabe jarraitzen duen NBEren ebazpenetako bat (50etik gora guztira).
Israelek, potentzia okupatzaile gisa behin eta berriz urratzen ditu nazioarteko legedia. Eta hain zuzen. Nafarroako Parlamentuak Israelgo Gobernuari hori eskatu dio, nazioarteko legea bete eta betearaz dezan, Giza Eskubideen Itun eta Hitzarmenen hainbat atal, eta bereziki Genevako IV. Hitzarmenaren I. Protokoloaren 33. Artikulua. Lurralde okupatuetatik ateratzea gain, gobernu sionistari eskatu diote “Gazan ezarri duten blokeo anker eta gizagabeari “amaiera eman diezaioten, oinarrizko giza eskubideak errespetatuz.
Okupazioari aurre egiteko, boikota zilegi
Oinarrizko eskubideak onartu arte Israeli boikot egiteko aukerari babesa adierazi diote adierazpenean. Hala dio, “tresna zibil eta ez-bortitza izanik, Palestinarekiko elkartasuna adierazteko boikota erabiltzea eskubidea da; hala egin izan da beste kasu askotan historian, Hegoafrikako Apartheidaren aurkako borroka da adibiderik garbiena”.
ACOM elkarte sionista Nafarroako adierazpen instituzionalaren aurka agertu da, boikotak eta BDS mugimenduak antisemitismoa bultzatzen dutela diote.
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Urtebete pasa da palestinar erresistentziak burua altxatu eta Israelek inoiz egin duen ofentsibarik bortitzena hasi zuenetik. Tamalez, egoerak okerrera egin du, Israelek bere ofentsiba areagotu baitu palestinar lurrez harago, Libano, Siria, Yemen edota Iranen aurkako eraso... [+]
Herriko supermerkatuetan salgai dituzten produktu eta saltokiei eskatu diete Israelen ekoitzitako produktuak saltzeari uztea: Arrasateko Eroskik eta Alcampok eskaria onartu dute; Lidl eta BMk ez. Elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Lidl supermerkatu aurrean.
Asteburuan Espainiako Estatuko hiri ugaritan egindako mobilizazioen harira, Israelgo Atzerri Gaietarako Ministerioak eta Israelen Espainiako Enbaxadak "terrorismoa goraipatzea" egotzi diote Espainiari.
Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.
"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]
Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]
Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]
Mondragon Korporazioak bost proiektu ditu esku artean erakunde israeldarrekin Ahoztar Zelaietak El Salton salatu duenez. Horren bidez hiru milioi euro inguru irabaziko ditu Mondragonek.
Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.