argia.eus
INPRIMATU
Israelgo soldaduek Ahmed Erekat-i tiroa jo eta hiltzen utzi dute checkpoint batean
  • Okupatutako Zisjordanian, Israelgo soldaduek palestinar bat hil dute asteartean Jerusalem ekialdeko checkpoint batean tiroz. 27 urteko Ahmed Erekat egun hartan ezkontzen zen bere arreba jasotzera zihoan autoz.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2020ko ekainaren 24a
Ahmed Erekat palestinarraren artxiboko argazki bat.

Israelgo soldaduek adierazi dute autoarekin beraiek harrapatzen saiatu zela Erekat. Autoritate palestinarrek guztiz ukatu dute bertsioa, Al Jazeerak jaso duenez.

Familiak esan du, nahita autoarekin soldaduak harrapatzeko asmoa baino, zerbait izatekotan, autoarekin istripua izan zuela eta odol hotzean exekutatu zutela. Erekat bera, hurrengo astean zen ezkontzekoa eta justizia eskatzearekin batera.

Bideoz jasota geratu da Erekat tiroz larri zaurituta lurrean, bizirik odoletan, Israelgo soldaduen laguntzarik jaso gabe, nola hil zen. Democracy Now hedabideak informatu duenez, Saeb Erekat Palestinaren Askapenerako Erakundeko goi kargu baten iloba zen, eta Israelgo Lehen Ministro Benjamin Netanyahu egin du hilketaren arduradun.

Lurrean odolustuta hiltzen utzi zuten soldadu israeldarrek Ahmed Erekat palestinarra.

Azpian ikus daiteke bere osabak albistea jakin berritan egindako txioa. Ondorengoa dio: "Hemen duzue Ahmeden arreba Emanen ezkontzako gonbidapena, 2020ko uztailaren 23rako, 19:00etatik 22:00etara. Ahmed Erakat (26) osol hotzean hil zuten Wadi al Nar errepideko blokeoan, Israelek okupatua. Gezurrekin jarraitzen dute eta diote soldaduak harrapatzen saiatu zela. Netanyahu da arduraduna".