Zerga iruzurra egotzita atxilotu zuen Israelgo poliziak igandean Omar Barghouti, Israelgo estatuari nazioarteko boikota bultzatzeko lan egiten duen BDS mugimenduko sortzaile eta kidea. Mugimendutik salatu dute "errepresioaren eta intimidazioaren azken kapitulu desesperatua" dela.
Palestinako BDSren Komite Nazionalak salatu du Israelgo gobernuak Barghoutiren aurka "kasua fabrikatu" duela.
Barghoutiren atxiloketa "BDS mugimendua kriminalizatzeko, ekintzaileak beldurtzeko eta adierazpen askatasuna mugatzeko" Israelen estrategia gisa ikusten dute.
Electronic Intifada gunean jaso dute BDS mugimenduaren balorazioa. Bertan diote Barghouti urteetan mehatxatua izan dela Israelgo eskuin muturreko kideen patetik, eta batez ere, BDS mugimenduak indarra hartu eta Israelentzat "arrisku estrategiko" bilakatu ostean.