"Otoitz egiten ari gara eta Mesias Pazko eguna baino lehen iritsiko den esperoan gaude. Ziur nago Mesias etorriko dela eta, Jainkoak Egipton egin zuen bezala, aterako gaituela. Laster aske aterako gara, Mesias etorriko da eta munduko arazo guztietatik libratuko gaitu". Israelgo Yaakov Litzman Osasun ministroaren hitzak dira, Israelen apirilaren 8an hasiko diren oporretara arte herritarrek giltzapetuta egon beharko ote duten galdetuta.
Osasun ministro baten erantzuna baino judu ultra-ortodoxo batena izan arren, Israelen ez du polemikarik sortu. Izan ere, herritarren osasunaz arduratzen den politikaria komunitate hasidista bateko kidea da, juduen komunitate atzerakoienetako bat.
Netta Ahituv-ek Haaretz hedabidean dioenez, zentzuzkoa al da horrelako pertsona baten esku uztea Osasun Ministerioa Israelek ezagutu duen krisi handienari aurre egiteko? Judaismo ultraortodoxoaren ordezkari nagusi da Agudat Yisrael alderdia eta Litzman haren burua da.
Krisi garaian ere, erlijioak gainerako giza-legeen gainetik agintzen du. Datu bat horren erakusgarri: joan den asteburuan Israelen koronabirusak kutsatutako gaixoen herenak baino gehiagok sinagogaren bat bisitatu du.
Ukranian ere ortodoxoek aurkitu dute sendabidea
"Sexu bereko ezkontzak dira koronabirusaren iturburu nagusia", hala adierazi du elkarrizketa batean Ukrainiako Eliza Ortodoxoaren Ohorezko Patriarkak.
El Patriarca Honorario de la Iglesia Ortodoxa Ucraniana, Filaret, ha afirmado que "los matrimonios del mismo sexo son la primera y principal causa del coronavirus". Filaret es una figura que en el pasado ha recibido apoyo por parte de la UE y EEUU. pic.twitter.com/i5ID7kTtTj
— Боян (@Bojan_681) March 23, 2020