argia.eus
INPRIMATU
Israelgo Indar Armatuek hil zuten emakumeak armarik ez zuela baieztatu dute lekukoek
  • Asteazkenean sareetan zabaldu zen bideo batek argi erakutsi du nola hil zuten Israelgo Indar Armatuek txokoratutako emakume bat. Bakarrik eta armagabetua zegoen Qalandiako checkpoint-ean tiro egin ziotenean, eta odolusten utzi zuten polizia agenteek.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 20a
Hil zuten emakumea lurrean, odolusten. Argazkia: prensaislamica.com

Israelgo poliziaren bozeramaileak –Micky Rosenfeld– berak baieztatu zuen asteazkenean bertan emakumearen heriotza. Erasoa arma bat zuela esanez justifikatu du Israelgo poliziak, baina ondoren baieztatu dute ez zeramala ezer, euritakoa baizik.

Biktima Hadassah ospitalean hil zen, eta bideoan ikusten da polizia agenteek ez zutela emakumea lagundu urdailean tiroa eman ostean. Laguntzera joan zirenak ere gerarazi zituzten.

Erasoaren ostean, poliziek checkpoint-a itxi zuten, eta lanera zihoazen palestinarrak bertan itxaroten geratu ziren. Langile hauek berauek izan dira emakumeak labanik ez zuela baieztatu dutenak, eta argi utzi dute eskuetan zuena euritako bat zela.

Qalandiako checkpoint-a

Jerusalem eta iparraldeko Zisjordaniaren artean dagoen checkpoint hau Palestinako estrategikoenetarikoa da israeldarrentzat, ekialdeko Jerusalenera eta Israelera doan jendea kontrolatzeko balio baitu.