21 urteko Razan al-Najjar mediku palestinarraren larunbateko hileta, jendetsua izan da Gazan, Democracy Now egunkariak dioenez.
Israel eta Gazaren arteko mugatik gertu ostiralean burututako protesta batean, jendea ebakuatzen ari zen bitartean frankotiratzaile israeldar batek bularrean tiro eginez hil zuen Razan al-Najjar, sendagilearen txaleko eta identifikazioa soinean zeramatzan artean.
Israelen okupazioaren aurkako biolentzia gabeko protestetan guztira, 119 palestinar hil eta 13.000 baino gehiago zauritu ditu armada israeldarrak.