argia.eus
INPRIMATU
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean
  • Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu dute, eta Palestinako banderak zabaldu dituzte Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuan.

Leire Ibar 2024ko abenduaren 09a
Pinchas Zukerman biolin-jotzaile israeldarrak zuzendu zuen kontzertua. Artxiboko irudia: Euskadiko Orkestra

Iruñeko Baluarte auditorioa utzi dute ikusle askok Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Paul Ben-Haimen obra interpretatu aurretik. Israelgo ereserki nazionalaren okestrarako bertsioaren egilearen obra bat interpretatu aurretik. BDZ Nafarroak, Israelen boikota, desinbertsioa eta zigorrak eskatzen dituen mugimendua izan da jendeari aretoa uzteko dei egin diona eskuorriak banatuz, eta Palestinako banderak zabaldu ditu publikoaren artean eta oholtza gainean.

 

Iskanbila izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Iruñeko Baluarte auditorioan eskeinitako kontzertuaren harira konpositore israeldarraren Berceuse sfaradite obra interpretatu aurretik dozenaka ikuslek aretoa utzi dute.

Pinchas Zukerman biolinista israeldar-estatubatuarrak zuzendutako programa duela gutxi aldatu zuten, Ben-Haimen kanta hori txertatzeko. Aldaketa hori, BDZren ustez "onartezina" izan da. Gaur egungo testuinguruan musika pieza hori programara gehitu izana kritikatu dute eta auditorioan eskuorriak banatu dituzte.

Etenaldiaren ostean, kontzertuak jarraitu egin du Pinchas Zukerman biolin-jotzaile israeldarraren eta zuzendariaren gidaritzapean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, ekitaldiaren antolatzaileak, oraindik ez du adierazpenik egin jazotakoaren inguruan.