argia.eus
INPRIMATU
Israelek gutxienez sei palestinar hil ditu Gazan bi gauez jarraian egin dituen bonbardaketetan
  • Sei hildako eta 20 zauritu zenbatu dituzte Gazan, Isrlaelek 80 misil inguru jaurti ondoren. Azpiegitura eta eraikuntza handiak izan dira helburu, tartean unibertsitate bat eta Al-Aqsa telebista-kate palestinarra. Bi gauez jarraian bonbardatu dute, Ma'an informazio agentziak dioenez. Hala ere, azken orduetan goruntz doa hildakoen kopurua.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2018ko azaroaren 13a
Argazkia: @CsMashad

Gazaren hego-ekialdea izan da Israelek azkena erasotutako lurraldea. Igande gaueko bonbardaketa publikoki onartu du –Lehen Mundu Gerraren mendeurren ekitaldian izan zen Israeleko lehen ministroa, Benjamin Netanyahu–, arrazoituz lehenago ofizial sionista bat hil zutela palestinarrek. Astelehen gauekoarekin alderatuz, sarraski handia eragin zuten igandetik astelehenerako gauean, inguruko unibertsitaterik handiena –Gizarte Zientziei Aplikatutako irakasgaien fakultatea– eta Al-Aqsa telebista-kate palestinarra bonbardatu baitzituzten, besteak beste.

Hildako ofizial israeldarra autoz zihoala harrapatu eta tirokatu zutela azaldu du Israelgo Defentsa Indarrak. Adierazi dutenez, horregatik “erantzun” zuten baina helburua ez zen "palestinar terrorista zein herritarrak hiltzea", baizik eta Israelen segurtasuna “indartzea”.

Sare sozialetan #GazaUnderAttack traolarekin informazioa partekatzen ari dira herritarrak.

 

Al-Aqsa bonbardatu zuten unea: