argia.eus
INPRIMATU
Israelek aire erasoak hasi eta hainbat palestinar hil ditu Gazan
  • Israelek Gazan aire erasoak hasi ditu eta autoritate palestinarren arabera hamabost pertsona hil dituzte eta 100 pertsona baino gehiago zauritu. Goizaldean israeldarrek eginiko erasoetan beste hiru hildako izan dira. Israelgo Defentsa ministeriotik adierazi dutenez eraso hauek Palestinako indarrek misilak jaurti izanaren erantzun gisa etorri dira.

2012ko azaroaren 15
Israelgo misilek utzitako kraterra.

Atentatu selektibo batekin Hamaseko seigarren buruzagia hil dute. Benjamín Netanyahu Israelgo Lehen ministroak esan duenez “hau hasiera besterik ez da” eta “talde terroristei eta Hamasi zalantzarik uzten ez duen mezua bidali diogu, gainera indar militarrak prest daude erasorako mugak zabaldu behar badira ere. Gure herritarrak babesteko edozer egingo dugu”.

Hamasek eraso hauek ikusita eta beraien zuzendari militarretako bat hil ostean israeldarrek “infernuko ateak” ireki dituztela adierazi du. Egiptok bere enbaxadoreari deitu dio zer gertatu den jakiteko. Bestalde, Palestinako Autoritate Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek Zisjordanian, Israelen jarrera kritikatu zuen eta Liga Arabiarraren bilera eskatu. NBEk bart gauean bilera bat egin du Israelek Gazarekin iandako jarrera eztabaidatzeko, baina ez dute erabaki zehatzik hartu. Orain berriz elkatu dira

Anonymous hacker taldeak gaur goizaldean jakinarazi duenez, Israelek NBEren 65 ebazpen bete ez dituela jakinarazi du eta ez duela inongo zigorrik jaso, aldiz, Irak 2 ebazpen ez betetzeagatik erasotua eta bonbardatua izan dela nabarmendu dute.

Informazio gehiago nahi izan ezkero jarraipen berezia rt.com-en.