argia.eus
INPRIMATU
Israelek Gaza bonbardatu du hegazkin bidez
Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 19a
Argazkia: Maan agentzia

Israelek, bi misil eta bost suziri jaurti ditu Gazako mendebaldean eta lekukoek adierazi dutenez, “eztanda handiak” entzun dira. Israelgo komunikabideek esan dutenaren arabera, “Gaza barruan zein kanpoan lehertu dira suziriak”.

Israeldarrek jakinarazi dutenez, aireko bonbardaketa “ Israelen erantzun bat izan da”. Lehenago Gazatik kometak eta globo su-eragileak igorri zituztela adierazi dute.