argia.eus
INPRIMATU
Israelek debekatutako armak darabiltzala salatu du Gazako osasun ministro ohiak
2012ko azaroaren 21
Israelek Fosforo Zuria erabiltzen duela salatu du Bassen Naimek.

“Israeldarrek kolpekatze armak erabiliaz eraitsi dituzte hainbat eraikin. Jaso diren gorpuak kiskalita zeuden, horrek erakusten du debekatutako armak erabili dituztela” salatu du Bassem Naimek. Eraso horietan 160 lagun zauritu direla adierazi du, gehienak umeak eta emakumeak; eta hildakoen artean ere emakume eta umeak direla nagusi. Horietako askok gorputzaren %75 eta %90 bitartean daukate erreta.

Fosforo zuriak, suteak eta kez-gortinak sortzen ditu eta gizakiarekin kontaktuan haragia erretzen dio. Gazako ospitaleetan dauden hainbat medikuk esan dute “fosforo zuriak eragindako erredurak izan litezkeela” zaurituek dakartzenak.

2009an Israelek Gaza bonbardatu zuenean ere fosforo zuria erabili zuen, gure multimedia kanalean ikus dezakezun To shoot an elephant dokumentalak erakusten duen moduan: