Azken kontaketaren arabera, gutxienez 60 palestinar hil eta 2.400 zauritu ditu tiroz Israelgo armadak Gazan; 2014tik Israelek egun bakar batean hiltzen dituen zibil kopuru handiena da. Middle East Eye hedabideak biktimen izen-abizenak eta adinak jaso ditu sarraskien biharamunean. Guztiak gizonezkoak dira eta 14 urtetatik 35 urte arteko adina zuten. Gaur jakin da hilen artean dagoela 8 hilabete haur bat ere: Laila Anwar Al-Ghandoor.
Gazako Osasun Ministerioak helarazi ditu palestinarren datuak:
1. Laila Anwar Al-Ghandoor, 8 hilabete
2. Ezz el-din Musa Mohamed Alsamaak, 14 urte
3. Wisaal Fadl Ezzat Alsheikh Khalil, 15 urte
4. Ahmed Adel Musa Alshaer, 16 urte
5. Saeed Mohamed Abu Alkheir, 16 urte
6. Ibrahim Ahmed Alzarqa, 18 urte
7. Eman Ali Sadiq Alsheikh, 19 urte
8. Zayid Mohamed Hasan Omar, 19 urte
9. Motassem Fawzy Abu Louley, 20 urte
10. Anas Hamdan Salim Qadeeh, 21 urte
11. Mohamed Abd Alsalam Harz, 21 urte
12. Yehia Ismail Rajab Aldaqoor, 22 urte
13. Mustafa Mohamed Samir Mahmoud Almasry, 22 urte
14. Ezz Eldeen Nahid Aloyutey, 23 urte
15. Mahmoud Mustafa Ahmed Assaf, 23 urte
16. Ahmed Fayez Harb Shahadah, 23 urte
17. Ahmed Awad Allah, 24 urte
18. Khalil Ismail Khalil Mansor, 25 urte
19. Mohamed Ashraf Abu Sitta, 26 urte
20. Bilal Ahmed Abu Diqah, 26 urte
21. Ahmed Majed Qaasim Ata Allah, 27 urte
22. Mahmoud Rabah Abu Maamar, 28 urte
23.Musab Yousef Abu Leilah, 28 urte
24. Ahmed Fawzy Altetr, 28 urte
25. Mohamed Abdelrahman Meqdad, 28 urte
26. Obaidah Salim Farhan, 30 urte
27. Jihad Mufid Al-Farra, 30 urte
28. Fadi Hassan Abu Salah, 30 urte
29. Motaz Bassam Kamil Al-Nunu, 31 urte
30. Mohammed Riyad Abdulrahman Alamudi, 31 urte
31. Jihad Mohammed Othman Mousa, 31 urte
32. Shahir Mahmoud Mohammed Almadhoon, 32 urte
33. Mousa Jabr Abdulsalam Abu Hasnayn, 35 urte
34. Mohammed Mahmoud Abdulmoti Abdal’al, 39 urte
35. Ahmed Mohammed Ibrahim Hamdan, 27 urte
36. Ismail Khalil Ramadhan Aldaahuk, 30 urte
37. Ahmed Mahmoud Mohammed Alrantisi, 27 urte
38. Alaa Alnoor Ahmed Alkhatib, 28 urte
39. Mahmoud Yahya Abdawahab Hussain, 24 urte
40. Ahmed Abdullah Aladini, 30 urte
41. Saadi Said Fahmi Abu Salah, 16 urte
42. Ahmed Zahir Hamid Alshawa, 24 urte
43. Mohammed Hani Hosni Alnajjar, 33 urte
44. Fadl Mohamed Ata Habshy, 34 urte
45. Mokhtar Kaamil Salim Abu Khamash, 23 urte
46. Mahmoud Wael Mahmoud Jundeyah, 21 urte
47. Abdulrahman Sami Abu Mattar, 18 urte
48. Ahmed Salim Alyaan Aljarf, 26 urte
49. Mahmoud Sulayman Ibrahim Aql, 32 urte
50. Mohamed Hasan Mustafa Alabadilah, 25 urte
51. Kamil Jihad Kamil Mihna, 19 urte
52. Mahmoud Saber Hamad Abu Taeemah, 23 urte
53. Ali Mohamed Ahmed Khafajah, 21 urte
54. Abdelsalam Yousef Abdelwahab, 39 urte
55. Mohamed Samir Duwedar, 27 urte
56. Talal Adel Ibrahim Mattar, 16 urte
57. Omar Jomaa Abu Ful, 30 urte
58. Nasser Ahmed Mahmoud Ghrab, 51 urte
59. Bilal Badeer Hussein Al-Ashram, 18 urte
60 - 62: Identifikatu gabeak
Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".
Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]
Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.
Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Gazako herritarrei arma kimikoarekin eraso egin izana salatu du NBEren Giza Eskubideen Bulegoak ostiralean argitaratutako txosten batean. Fosforo zuria nazioarteko legedian debekatuta ez dagoen arren, debekatuta dago populazio zibilaren aurka erabiltzea.
Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]
Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]
Palestinako BDS mugimenduaren presioaren eta eskala handiko boikot kanpaina baten ondoren hartu du erabakia Carrefourrek. Izan ere, finantza-galera erraldoiak sortu dizkio kanpainak, eta enpresaren ospea kaltetu du.
Israelen ofentsiba inperialista beste fase batean sartu da: bonbardaketak Yemen, Libano eta Sirian; Iranen kontrako erasoak; Libanoren inbasioaren saiakera… Sionistek aspaldiko helburu bat lortu dute: Palestinatik haratago joatea, eta erasoaldia eskualde mailako gerra... [+]