argia.eus
INPRIMATU
Israelek 1.319 palestinar atxilotu ditu bi hilabetetan
Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko martxoaren 20a
Arg: maannews

Addameer-en arabera, otsailaren 28ko egunean 6.500 palestinar zeuden preso edo atxilo Israelgo kartzeletan. 6.500 presoetatik, 350 haurrak ziren.

Bestalde, kargu edo froga gabe atxilotutakoak ere badira. Urte hasieran, 169 atxilotze agindu zenbatu zituen Addameer-ek, eta otsailaren bukaerarako, froga barik atxilotu zituzten pertsona kopurua 500era igo zen.

Israelgo ziegek gertaera ilunak ezkutatzen dituzte. 1967tik, Israelgo indar armatuek 213 preso palestinar hil dituzte, horietatik 72 torturen ondorioz. Addameer-ek salatu du askotariko eskubide urraketak ematen direla kartzeletan: bortxaketak, medikamentua ukatzea, egoera txarrean dagoen janaria, kartzeletako gainpopulazioa eta abusu fisiko eta psikologikoak, besteak beste.