Atzo egin zen publiko Israel eta Hamas akordio batera iritsi zirela. Akordioaren arabera, 1.027 preso palestinar askatu behar ditu Israelek Shalit militarraren truke, eta aurreikuspenen arabera, denbora luzea emango du trukaketak.
Preso palestinarren askatzea bi fasetan egingo da: lehendabizi 450 preso askatuko ditu Israelek, eta Shalit euren eskuetan dutenean, gainontzeko 577ak askatuko ditu. Aske gelditzen diren preso palestinarretatik 203k erbestera jo beharko dute.
Israelek oraindik ez du aske geldituko diren presoen izenik eman, hurrengo egunetako kontu bat izan daitekeela uste da. Erbestera jo beharko duten presoen baldintzak dira korapilo nagusi orain. Hauek hartuko dituzten herrialdeen zain daude israeldarrak, eta hauek hartzearen truke egin beharreko hitzarmena ere gatazkatsua espero da.