Facebookeko orrialde baten bitartez, irlako biztanleriaren %4k Gobernuari etorkin gehiago jaso ditzan eskatu dio. Gobernuak Siriako gatazkatik 50 errefuxiatu jasoko zituela esan zuen.
Herrialdean bizi diren 300.000 lagunetatik 12.000 inguru atxikitu dira Facebookeko orrialdera. Sigmund David Gunnlaugsson lehen ministro islandiarrak esan du gaia lantzeko ezohiko Batzarra deituko duela, eta etorkinak jasotzeko baliabideak aztertuko dituela.
Islandiako irlak 39 errefuxiatu jaso ditu azken bost urteetan, horietatik hamahiru siriar. 1956. urtetik soilik 511 etorkin iritsi dira Islandiara. 1973an herrialdeak denboraldi batez Vestman irletako 4.000 pertsona jaso zituen Eldfell sumendiaren erupzioaren ondorioz, Facebookeko orrialdean aditzera eman denez
2015eko BGI, Bake Globalaren Indizearen arabera, Islandia munduko herrialderik baketsuena da; Siria, ordea, gatazkatsuena.