argia.eus
INPRIMATU
Islandiako emakumeek 14:38ean utzi dute lanpostua soldata berdintasuna eskatzeko
  • Islandiako milaka emakume 14:38ean atera dira lanetik astelehenean, sindikatuek eta mugimendu feministak antolatutako protestan. Soldatetan batez beste emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dutela salatu nahi dute, eta ezberdintasunari amaiera jartzeko eskatu.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2016ko urriaren 25
Milaka emakume Reykjavik-eko kaleetan.

14:38 ordua ez dute kasualitatez hautatu. Gizonek irabazten duten soldatarekin erkatuta, lanaldian emakumeek ordu horretatik aurrera kobratu gabe lan egiten dutela egunero salatu nahi dute.

Azken hamarkadetan ezberdintasun hori murrizteko tendentziari erreparatuz gero, genero ezberdintasuna ezabatzeko beste 52 urte beharko direla salatu dute.

Herrialde osoan protestak egin dituzte. Sare sozialetan #kvennafri traola erabiltzen ari dira.

Azpiko bideoan Reykjavik-eko plaza nagusian milaka emakumeren protesta ikus daiteke.