argia.eus
INPRIMATU
Isa Egiguren, kazetaria: “Egoera zaila da eta erreskateak konplikatuak izan daitezke, horregatik psikologikoki ondo prestatuta joan behar gara”
  • Aita Mari ontzian salvamento marítimo humanitario izeneko gobernuz kanpoko erakundearekin lanean ari da Isa Egiguren kazetaria.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko ekainaren 27a

Tope tope dabiltza dena prestatzen eta hemendik egun gutxira aterako dira Pasaiatik Mediterraneorantz. Aita Marik guztira 150 pertsona erreskatatu ahal izango ditu. Ekainaren 1ean hasi ziren misioa prestatzen, izan ere, prestakuntza oso handia da eta entrenamenduak egitea oso oso garrantzitsua da. Misioa egiten hilabete bat egotea kalkulatzen da eta dena ondo badoa datorren astean aterako dira.