argia.eus
INPRIMATU
Iruzur zantzuak arloz arlo aztertuta, gutxienez 16 kategoriatan
  • Osakidetzako oposizioetan parte hartu dutenek arloz arlo atera dituzten emaitzak aztertu eta datuez lagundutako ondorio kezkagarriak bildu ditu SME Euskadiko Medikuen Sindikatuak, iruzur froga gisa.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 20a

Banan-banan, arlo bakoitzeko azterketetara aurkeztu zirenek zein puntuazio lortu zuten jasotzen du dokumentuak. Grafikoek lagundurik, ikusi daiteke zein azterketek dituzten irregulartasun zantzurik handienak. Sarri, grafikoak bat-batean goia jotzen du notarik altuenetan, parte-hartzaile kopuru jakin batek azterketa perfektu egin duela adieraziz, eta kopuru hori ez dago eskainitako plaza kopurutik urruti.

Honakoak dira azterketaren emaitzak filtratu zirela esateko nahikoa zantzu duten arloak, sindikatuak eginiko txostenaren arabera:

- Anestesia

- Digestio-aparailua

- Kirurgia orokorra

- Kirurgia torazikoa

- Intentsiboak

- Kardiologia

- Kirurgia kardiobaskularra

- Aurpegi-masaileko kirurgia

- Kirurgia baskularra

- Pneumologia

- Neurokirurgia

- Onkologia erradioterapikoa

- Erradiologia

- Erreumatologia

- Traumatologia

- Urologia

Sindikatuak gehitu du oraindik beste zazpi arlo falta zaizkiola aztertzeko: Erizaintza, Biologia, Gaixotasun kutsakorrak, Kirurgia pediatrikoa, Otorrinolaringologia, Ginekologia eta obstetrizia, eta Ospitaleetako larrialdiak. Osasungintzari lotuta ez dauden arloak ere ikertzeko asmoa du SMEk.